"Iaz hamabi saski eskatu ziren Elgetatik. Aurten hamabost. Hau da, Euskal Herrian banatuko diren 16.000 saskitik hamabost", azaldu dute Goibekotik. "Elgetatik ere jarri da aletxoa Nafarroako euskalgintzaren hainbat eragileri laguntzeko. Tartean: AEK, ikastolen elkartea, Agerraldia eta Sortzen. Guztira, 230.000 eurotik gora doaz Nafarroara".
Agerreko euskalgintzatik adierazi dute saskien bidez bidalitako inoizko ekarpenik handiena jasoko dute. Esker ona adierazi dute.