Garbigune ibiltaria olio makinaren alboan, urmaelaren ondoan. Bestalde, traste zaharrak esekitoki guneen ondoan utzi behar dira 20:00etatik 22:00etara, baina aurrez deitu behar da horretarako: 943 71 19 38. Industriaguneetan ez dago zerbitzurik.
Bailara enpresa elkarteak jardunaldia antolatu du kezkatuta erretiro prozesuen, ondorengotzarik ezaren, jabeen nekeen eta abarren eraginez Debagoieneko enpresen jarraipen ezarekin. Egitaraua: Bailara Enpresa Elkartearen aurkezpena. Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Enpresa Jarraipeneko Zerbitzuaren aurkezpena (Koro Otegi). Debagoieneko Garapen Agentziaren "Geroa bermatuz" ekimenaren aurkezpena (Oihana Agirre). Mecanizados de Precision Belmek kasu praktikoaren aurkezpena (Asier Martin). Negozioa transmititu nahi duten jabeei eta dagoeneko existitzen den enpresa baten erreleboa hartu nahi duten ekintzaileei bideratu diete.
Txatxilipurdiko kideek Jostailu Truke Merkaturako jostailuak batuko dituzte. Osorik eta egoera onean egon beharko dute. Indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dituzte onartuko, ezta jarrera sexista erakusten dutenak ere. Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera ere egongo da 12:00etatik 13:30era.
Kontalaria : Ines Bengoa Adina : + 4 urte
'Kirats onenak usnaka' izeneko emanaldia egingo dute Eider Perez Adeletxek eta Iban Illarramendik 'Ostegun Kontalariak' ekimenaren barruan. LH1etik gorako gaztetxoendako emanaldia.
Rafa Rueda musikariak eta Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgileak Hitzen ahairea: zeri kantatzen diogu euskaldunok? galderari erantzungo diote solasaldi musikatua eginda. AEDk antolatuta saioan aldez aurretik eman behar da izena: aed@aedelkartea.eus.
Sutunpa elkarteak antolatutako txalaparta ikastaroaren laugarren saioa.
Uemak antolatutako Arnasetik bideo-sormen lehiaketaren sari-emate ekitaldia egingo dute. Arnasguneetako 10 eta 16 urte bitarteko gazteek haien sormena erabiliz euskararekin lotutako istorioak kontatu dituzte.
Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Oñatiko udalarekin lankidetzan, mindfuldness eta erlaxazio tekniketan sakontzeko tailer zikloa (6 saio) –azaroak 21, 25, 28 eta abenduak 2, 9 eta 16– eskainiko du Oñatin, doan. Informazioa: maribelpachecos@gmail.com.
Torturaren bueltan jardungo dute Agus Hernan eta Iratxe Urizarrek Gure Artera elkarteak eta Olaso Dorrea Fundazioak antolatuta.
Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunaren harira, Casarse por papeles es...verdadero amor antzerki kabareta Emakume Txokoaren eskutik.
Espainiako Alderdi Komunistako buru izandakoa Jesus Carrera hondarribitarraren bizitza labur eta zirraragarri baten kontakizuna jasotzen du dokumentalak. Sarrera: debalde.
'Anora' filma, bertsio originalean (AEB, 2024). Zuzendaria: Sean Baker. Iraupena: 138 minutu. Sarrera da bost euro.
Oiongo Eh Mertxe! rock-and-roll taldea iritsiko da gaztetxera. Sinpatia transmititzen duen banda da, dantzatzeko gogoa ematen duen estribillo melodikoekin. Sarrera: 7 euro.
'Black Box' adimen artifizialaren alderdi nagusienei buruz kontzientziatzea helburu duen erakusketa-modulua da. Adimen artifiziala esploratzera gonbidatzen duen kutxa beltz bat da. Ordutegiari dagokionez, Bergarako Laboratorium Museoaren ordutegiaren araberakoa da.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Koldo Eizmendi Nazabal argazkilari bergararrak Kriston burrundaie erakusketa izango du ikusgai. Hainbat talderi kontzertuetan ateratako argazkiekin osatu du bilduma, talde asko debagoiendarrak izanik: Garratz, The Clayton, Never Surrender eta Neallta Fola, besteak beste. Ordutegia: Martitzenetik barikura: 18:00-20:30. Zapatuak: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Domeka eta jai egunak: 12:00-14:00.