2024/11/28 16:00

Jardunaldia

'Enpresen Transmisioa eta Jarraipena' jardunaldia

'Enpresen Transmisioa eta Jarraipena' jardunaldia
Udaletxeko osoko bilkuren aretoa, Oñati

Bailara enpresa elkarteak jardunaldia antolatu du kezkatuta erretiro prozesuen, ondorengotzarik ezaren, jabeen nekeen eta abarren eraginez Debagoieneko enpresen jarraipen ezarekin. Egitaraua:

  • Bailara Enpresa Elkartearen aurkezpena.
  • Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Enpresa Jarraipeneko Zerbitzuaren aurkezpena (Koro Otegi).
  • Debagoieneko Garapen Agentziaren "Geroa bermatuz" ekimenaren aurkezpena (Oihana Agirre).
  • Mecanizados de Precision Belmek kasu praktikoaren aurkezpena (Asier Martin).

Negozioa transmititu nahi duten jabeei eta dagoeneko existitzen den enpresa baten erreleboa hartu nahi duten ekintzaileei bideratu diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak