40. urteurrena dela-eta, Aiherra-Antzuola eguna ospatuko dute. 08:00. Autobusa Aiherrara. 10:00. Harrera Aiherran: Antzuolako eta Aiherrako udalaren arteko hitzarmen berria sinatzea. 11:30. Antzuolarren eta aihertarren arteko herri jokoak. 13:00. Aperitifa. 1 4:30. Bazkaria, Kuxkuxtu taldeak alaituta. 18:00. Antzuolarako autobusa. Aiherran geratu nahi duenarentzat lo lekua egongo da.
Bertako produktuen azokako protagonista sagarra izango da. Gainera, sagarrez egindako produktuekin betetako hamar otar zozketatuko dituzte.
Deba ibaiaren inguruko puntu beltzak garbituko dituzte lau gune nagusitan banatuta: Erdigunea: Santa Marina eliza ostetik autobus geltokiraino; Labegaraieta-Angiozar ingurua; Amillaga ingurua; eta Usondo parkea. Seminarioko patioan eta Labegaraietako kiroldegian 09:30ean elkartuko dira; eta Usondon, haur eta familia gunean, 11:00etan.
Erreka garbituko dute auzolanean. 09:30ean elkartuko dira Herriko Plazan eta bi edo hiru talde eginda Deba ibaira joango dira garbitzeko: Errotabarri-Txakoli tartea (kiroldegi paretik sartuta) eta Arbizelai-Txakoli (udaletxeko lorategitik sartuta). Auzolana amaitutakoan hamaiketakoa eskainiko diete lanean jardundakoei.
Aramaioko erreka inguruan egon daitekeen zaborra auzolanean jaso eta erreka bazterrak garbitzeko deia egin du Aramaioko Udalak. Ondoren, parte hartzen dutenek hamaiketako bat hartuko dute jubilatuen etxean.
Taldetan banatuta hiru gunetatik abiatuko dira: Elorregi, San Isidro eta Arizmendiarrieta plaza. Maiatzaren 1eko biribilgunetik Elorregira bitaretean garbituko dute Deba ibaia.
Ezkurtxo Zarimutzen izango da (2-10 urte bitartekoentzat zuzenduta).Ibilaldia, ipuin kontaketa musikatua… eta bertara joateko autobusa ere egongo da:Irteera 09:30ean Akeitako geltokian, eta, buelta, 13:40etan.
DJen lana ezagutzeko ikastaroa egingo du dan-tz academy akademiak 12 urtetik gorako gaztetxoentzat. Izena emateko bidea: info@dantz.eu
Arantzazu Parketxean 48 argazkiz osatutako erakusketa bat jarri dute, azarora arte ikusgai egongo dena. Mendiko larreak erabiltzen dituzten abeltzaintza ustiategien bioekonomia sustatzea da erakusketaren helburua.
Debagoieneko herrietan bezala, Oñatin ere egingo da erreka garbiketako irteera gaur. Biltzen den jendearen arabera egingo dituzte taldeak eta erabaki errekako zein zati garbitu.
Ihes-gela 9 urtetik gorako neska-mutikoentzat; 4-5 laguneko taldeak osatuko dituzte eta 20 minutuko saioak izango dira. Izena aldez aurretik eman behar da liburutegian: haurliburutegia@aretxabaleta.eus edo 943 08 1001
Janari bilketa Hotz Oñatik eta Zaporeak elkarteak antolatuta: Eroskin (Arantzazuko Ama kalekoa eta Errekaldekoa), SM Kooperatiban, BMn eta Errekaldeko dendan. Biltzen dena Zaporeak GKEak Lesbosen abian duen proiektura bidaliko dute oso-osorik. Bilduko duten janaria da: lekaleak, kontserbak –arraina, barazkiak, lekaleak–, olioa, barra energetikoak, pasta, arroza (Txerrikirik ez).
Gipuzkoako adinekoen topaketa egingo da. 10:30ean, ongi-etorria egingo diete Udal ordezkariek, eta 11:00etan, 7 kilometro dituen ibilaldia hasiko dute. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira.
Emakumeon gorputzaren gaineko ezagutza eta auto-zaintza landuko dituzte ikastaro –urriak 19 eta azaroak 2, 9 eta 30–honetan, Oñatiko Jabetze Eskolak antolatuta. Irakaslea: Itziar Perez Alkorta. Gaztelekuko sotoan.
“Historias” para conocer Arantzazu' izenburua duen bisita gidatua egingo du Juan Ignazio Larreak, bi hizkuntzatan, Arantzazuko Adiskideak elkarteak antolatuta eta 'Ezagutu Arantzazu' ekimenaren barruan. Basilikaren sarreran elkartuko dira bisita egiteko. Prezioa: bost euro. Izen emateak: adiskideak@arantzazu.org (688 613 840). Plaza mugatuak.
Ekimenak bailara ikuspegia izateaz gain, Deba erreka eta hori elikatzen duten erreka txikiagoen ezagutza eta naturarekin dugun harremanaren sendotzea ditu xede nagusiak; soilik ezagutzen dena zaintzen delako. Izen emateko azkenengo eguna: urriak 13 Informazio gehiago : errekagarbitzeko@gmail.com
Armarriak ezagutzeko bisita gidatua egingo du Arrasate Zientzia Elkarteak Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Jose Mari Agirre historialariarekin Iturriotz iturritik abiatuta (Zerrajera kalea).
Parte-hartzaileak 11:00etan elkartuko dira herriko plazan eta elkartzen den jende kopuruaren arabera errekako eremu ezberdinetan banatuko dira. Gaztelekutik 11:30ean estoldak apaintzera aterako dira, sentsibilizazio mezuak marraztuko dituzte grafiti bidez. Ondoren, bi ekintzetako partaideak hamaiketakoa egiteko batuko dira.
Gozo Bergara topaketa Bidezko Elikadurak, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak, Elikaeneak eta Ereindajan Bergarak antolatuta: 11:00-12:30 Hirugarren mahaia. Elikadura eskubidea: Merkatuak zerbitzu publiko gisa. 12:30-13:00 Kafea. 13:00-14:00 Bisita merkatura. 14:00 Jardunaldien itxiera eta zizka-mizka
Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoak antolatuta, erreka garbiketa egingo da. Asentzio ingurua garbituko da. Taldea 11:00etan elkartuko da herriko plazan eta amaieran luntxa eskainiko du Udalak. Aurrez izena ematea komeni da. Interesatuek bi bide dituzte: udaletxera jotzea edo ingurumena.elgeta@gmail.com helbidera idaztea. Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoarekin bat eginez Elgetako Udalak antolatutako Aste Berdearen barruan.
Ondarearen Europako jardunaldien barruan, 'Auzolanaren fruituak Oñatin' izeneko bisita berezia egingo dute. Turismo Bulegoa: 943 78 34 53.
Urriaren 12an ospatu zen pintura lehiaketako lanak ikusgai egongo dira asteburuan Sastiñan.
Euskal Herriko 34. Hiru txirlo bola-joko txapelketaren bigarren jardunaldia Etxaguengo bolatokian jokatuko da. Honako egitaraua prestatu dute egun osorako: 11:30 Bolatokia eta elkartearen irekiera. 14:30ak arte musika, pintxoak eta txapelketaz kanpoko bolo tiradak. 14:00 Bazkaria. 16:00 Txapa tiradaren hasiera. 17:00 Euskal Herriko Hiru Txirlo Txapelketaren hasiera. 19:30 Garaikur banaketa. 20:00 Hankaz Gora eta Laino Beltzak taldeen kontzertuak. 23:00 Mus txapelketa mundiala. 01:00 DJ Tiger. 03:00 Txokolatea eta mahatsa.
Umeentzat Bizikleta Festa antolatu du Lokatzak. Nork bere bizikleta eta kaskoa eramateko eskatu dute.
Pasodobleak, balsak, rantxerak, tangoak… eskainiko ditu Joxe Mendizabalek adin guztietako jendearentzat.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak beka dela-eta, Hona bostekoa erakusketa: Unai Gaztelumendiren Harresia, Eñaut Aiartzaguenaren Gure basoak, Kotetoren Txillardegi Bergaran, Mattinen Handantza eta Aritz Ibarraren Aldaxka pozoituak komikiak izango dira ikusgai.
Olatz Salvador musikari donostiarraren kontzertua. Sarrerak: hamar euro aurrez, hamabi euro takillan.
Sorabox-ek antolatuta hamabost boxeo borrokaldi izango dira. Sarrera: 20 euro (aldez aurretik, 15 euro).
Anker, Jasan eta Slide taldeak izango dira gaztetxeko oholtzan. Sarrera: 5 euro.
F.Miguel Jiménez Yimy-k egindako itsasontziak urri osoan egongo dira ikusgai Eskuz-en atzeko begiralehioetan, Olarte 10 (lehen Tamayo).
Aurreko urteetako erreka garbiketen argazkiekin osatutako erakusketa buztin gelan. Martitzenetik zapatura 16:30etik 20:00etara. Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean egitasmoarekin bat eginez Elgetako Udalak antolatutako Aste Berdearen barruan.
Musika eta mugimendua, lotuan, sueltoan: fandango, arin-arin, dantza-jauziak, Baztango mutildantzak, ingurutxoak, kontradantzak, plazetako ohiko beste dantza batzuk... Oinarrizko mailak eta dantza-txokoa. Hastapeneko maila, aurten asteazkenetan. Hasiera: urriak 2 Izena ematea irailean zehar: Portaloi elkartea: 623165916 / portaloielkartea@gmail.com
Tresna ofimatikoen gaineko ikastaroa hilaren 18tik 31era bitartean, lan egunetan 18:00etatik 20:00etara. Xalbadorpe erretiratuen elkarteak Elgetako liburutegiarekin eta KZgunearekin elkarlanean antolatua.
Bergara Hiria argazki lehiaketako lanak ikusgai izango dira urriaren 11tik 20ra bitartean, Arizondo argazki taldeak antolatuta. Ordutegia: asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatak: 12:00-14:00; 18:00-20:20; eta igande eta jai egunak: 12:00-14:00.