Parte-hartzaileak 11:00etan elkartuko dira herriko plazan eta elkartzen den jende kopuruaren arabera errekako eremu ezberdinetan banatuko dira. Gaztelekutik 11:30ean estoldak apaintzera aterako dira, sentsibilizazio mezuak marraztuko dituzte grafiti bidez. Ondoren, bi ekintzetako partaideak hamaiketakoa egiteko batuko dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.