09:00etan, senior mailaren azken fasea 15:00etan, gazte maila
Arrikrutzeko Kobetan, 53. galeraia ikusteko bisita gidatua gaur. Online egin behar da erreserba.
Arantzazu santutegia ezagutzeko bisita gidatuak gaur: 10:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Prezioa: bi euro pertsonako. Erreserbak: 943 79 64 63.
'Arantzazuko altxorren bila' ekintza, familian egiteko orientazio jolasa. Ordu eta erdi inguruko iraupena du. Prezioa: hamabi urtetik beherakoek, hiru eruo, gorakoek, bost euro. Ezinbestekoa da izena aurretik ematea: 943 78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus.
Arrasate Hiria 2022 Nazioarteko Akordeoi Lehiaketa irabazi zuen Kresimir Lulic kroaziarraren kontzertua.
Loramendiren 30. urteurrena ospatzeko ekitaldiei hasiera emango diote elkartea eratu zeneko zuzendaritza batzordea omenduta.
Oñatiko erdigunean dauden altxorrak ezagutzeko bisita gidatua; Sancti Spiritus unibertsitatea eta San Migel parrokia. Ordubeteko bisita. Prezioa: lau euro pertsonako. Erreserbak: 943-78 34 53.
Familian, hiru urtetik gorako umeekin egiteko moduko plana. Bisita berezia Arrikrutzeko Koban. Prezioa: zortzi euro pertsonako. Tlf: 943 08 20 00.
'Wish: el poder de los deseos' animazio filma. (AEB, 2023). Zuzendaritza: Chris Buck eta Fawn Veerasunthorn. Iraupena: 95 mintu. Sarrera da lau euro.
Trolls 3: todos juntos (AEB, 2023, 91 min.) animaziozko filma izango dute haurrek. Sarrera: 3 euro.
'El maestro que prometió el mar' filma (Espainia, 2023). Zuzendaria: Patricia Font. Iraupena: 105 minutu. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:00etan. Sarrera da bost euro.
Helduek Martin Scorsese zuzendari ezagunaren Los asesinos de la luna filma (AEB, 2023, 206 min.) izango dute. 1920ko hamarkadako Oklahoman girotuta dago, eta Osage herrialde indigenako hainbat kideren hilketak kontatzen ditu. Sarrera: 5 euro.
Gipuzkoako lehiaketako sari banaketa ekitaldia.
Itxiera ekitaldia. Gipuzkoako lehiaketako sariak ere banatuko dituzte.