Arrikrutzeko Kobetan, 53. galeraia ikusteko bisita gidatua gaur. Online egin behar da erreserba.
Epeleotxiki abentura plana gaur Arrikrutzen sei urtetik gorako umeendako. Prezioa: 20 euro pertsonako. Tlf: 943 08 20 00.
Arantzazu santutegia ezagutzeko bisita gidatuak gaur: 10:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz. Prezioa: bi euro pertsonako. Erreserbak: 943 79 64 63.
Lorategi historikoen bisita gidatua eskainiko dute Laboratorium museoan.
Umeendako eta gazteendako. Ordutegia: 11:30-14:00 eta 16:30-20:00.
Vasco-Navarro trenak Oñatin eta kakaoan izan zuen garrantzia eta zerikusia azalduko dute. Prezioa: hiru euro pertsonako. Erreserbak: 605 763 595.
Bergara monumentala ezagutzeko aukera eskainiko du Laboratorium museoak.
Oñatiko erdigunean dauden altxorrak ezagutzeko bisita gidatua; Sancti Spiritus unibertsitatea eta San Migel parrokia. Ordubeteko bisita. Prezioa: lau euro pertsonako. Erreserbak: 943-78 34 53.
Magia berri on! ikuskizuna eskainiko du Eleder magoak. Sarrera: 3 euro.
Jostailuak jarriko dituzte ikusgai ludotekan. Haurrak ezingo dira bakarrik sartu, heldu batek lagun eginda joan beharko dute. 30 lagunendako lekua egongo da.
17:45 Ahots beroketa eta 18:00 Ozen abestu eta bolo-bolo ikaragarria! Ostean, txokolate berua danontzat!
Escamot català-rekin dantzaldia eta afaria. 19:00 dantzaldia 21:00 partekatze-afaria (ekarri partekatzeko zerbait, eta bildutakoa denon artean partekatuko dugu) 22:30 ostekoa (bapateko jarraipena...) Sarrera libre (ekarri afarian partekatzeko zeozer!!) Antolatzailea: Herrixa Dantzan Laguntzailea: Elgetako Udala