Lagun Leku erretiratuen elkarteak antolatuta, irteera egingo dute Arantzazura eta Araotzera. Autobusean joango dira eta auzo etxean bazkalduko dute. Prezioa da 20 euro. San Lorentzoko autobus geltokian hartuko dute autobusa. Aurrez eman behar da izena Lagun Lekun, Olakua tabernan edo Arantxa okindegian; irailaren 11a baino lehen.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta antzezlana egingo du ONCE fundazioaren Oroimena Antzerki Taldeak Espaloian.
Haurren danborradako entsegu eguna. Larruzko gerrikoa eraman behar dute umeek.
Euskarazko literatura solasaldiei ekingo diete Mikel Antza idazleak gidatuta. Oraingoan Eneko Bidegainen Bichta-eder liburuaren gainean jardungo dute.
Maialen Salido izango da gonbidatua eta Txekiar Errepublikan eta Eslovakian bizitako abenturak partekatuko ditu.
Monica Duran kantari arrasatearra buru duen taldearen emanaldia.
Traste zaharrak batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).