Lagun Leku erretiratuen elkarteak antolatuta, irteera egingo dute Arantzazura eta Araotzera. Autobusean joango dira eta auzo etxean bazkalduko dute. Prezioa da 20 euro. San Lorentzoko autobus geltokian hartuko dute autobusa. Aurrez eman behar da izena Lagun Lekun, Olakua tabernan edo Arantxa okindegian; irailaren 11a baino lehen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.