Irteera berezia egingo dute, Gure Ametsa jatetxetik Urbinaraino. Autobusa hartuko dute 10:00etan, Zalduspen.
Maiatzaren 25ean izango da, ostegunean,18:00etan eta euskaraz Maier Etxeberreriaren hitzaldia. Umearen esperoan dauden guraso edo 0-18 hilabete bitarteko gurasoei zuzenduta dago. Adin horretako haurren ezaugarriei buruz jardungo da: lehen urteko ohiko garapen psikomotorea, mugimenduen askatasunean heztearen abantaila eta garrantzia, atxikimendu segurua eta segurtasunaren zirkulua, espazio eta material egokiak eta, bukatzeko, gorputz-jolasak.
Alvaro Beñaranen eskutik. Izena emateko: angiozargurasozuzendaritza@gmail.com.
VIII. Musika Astean, eskolako ikasleen kontzertua.
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeak direla-eta, ekitaldia egingo du Antzuolako EH Bilduk.
Traste zaharrak batuko dituzte gaur. Esekitoki guneen ondoan utzi behar dira (20:00etatik 22:00etara) baina aurretik deitu egin behar da: 943 71 19 38. BAI: Altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxe tresna elektrikoak (hozkailuak, arropa garbigailuak...) eta linea gris marroiko etxe tresna elektrikoak (telebista, ordenagailua...). EZ: pneumatikoa, palet-ak, industria, nekazal eta abeltzaintza aktibitateetan sortutako hondakin handiak eta etxeetako obretako hondakinak (eskonbroak, zokaloak, tarimak, leihoak, markoak...).
Gustavo Bravoren (1984, Madrid) argazki erakusketa egongo da Arkupe Kultur Etxeko erakusketa gelan. Bravo kazetaria, argazkilaria eta argazkigintzako irakaslea da. 2011n, Bilbon, Alameda de Urkijo eta Bilboko Kale Nagusiaren arteko bidegurutzean jarri zen lehen zebra-bidea, eta harrezkeroztik betiko aldatu zen zebra-bidea egunero zeharkatzen duten pertsonen energia. Hamarkada bat geroago, hirian barrena egindako ibilaldi kontzientean zehar, Gustavo Bravo argazkilariak hura gurutzatzen dutenen gorputz-hizkuntza behatzen du, argitik itzalera, eta une batez sentitzen duten bezala ikusten du, gorputza eta kontzientzia utziko balitu bezala. Argazki-erakusketaren ordutegia honako hau izango da: Astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 / 18:00-20:00. Zapatuetan: 11:00-13:00; Domeketan eta jai egunetan, itxita.
Maiatzaren 23tik 29ra bina orduko zazpi saio Elgetako KZgunean. Ordutegia izango da: 18:00-20:00. Gaia: Garraio publikoa mugikorrean eta planifikatu zure bidaia. Elgetako liburutegiak KZgunearekin lankidetzan antolatua. Plaza mugatuak. Izena emateko azken eguna: maiatzak 19.