Hamalau margolariren lanak ikusgai ipiniko ditu Arrasate Margo Taldeak. Tartean, akuarelak, olio lanak eta akrilikoak.
10:30ean, txistularien diana 10:30etik 15:00etara, artisauen eta sortzaileen azoka 11:00etan, haurrendako jolasak 12:00etan, Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia 13:00etan, flash mob-a 13:30ean, trikitilarien kalejira 14:00etan, bazkaria 16:00etan, bingo girotua eta photocall-a 17:30ean, musika maratoia 17:30ean, erraldoi eta buruhandien kalejira 18:30ean, ikastolako txaranga 19:30ean, Mugi Panderoa taldearekin erromeria 22:15ean, Gozategi eta Txapito Guzman Eta Ibarrako Langostinuek taldeak
Getariako Txakolina jatorriko sei upategitako txakolina dastatzeko aukera izango da: Gaintza, Gañeta, Inazio Urruzola, Kataide, Murgialdai eta Rezabal. Herriko ekoizleek hanburgesak eta pintxoak eskainiko dituzte. Eguerdi partea girotuko dute Buztintxuriko (Iruña) eta Bihotza (Urduña) Erraldoi eta Buruhandien Konpartsek.
Jolasenea elkarteak antolatuta, 3. Carcassonne txapelketa jokatuko da Olaranen, 17:30ean. Madrilgo finalerako txartela izango da jokoan eta 16 urtetik gorakoendako da. Parte hartzeko bidea: bit.ly/carcassonne-antzuola
Kultura etxean izango da musika klasikoko kontzertua, 19:00etan.
'Cinco lobitos' filma (2022). Zuzendaria: Alauda Ruiz de Azúa barakaldoarra. Iraupena: 104 minutu. Malagako zinemaldiko film onena. Sarrera da bost euro.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.