28 bikote bihar hastekoa den frontenis txapelketarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko mai. 27a, 12:16

Parte-hartzaile kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu ditu eta txapelketa ezingo da asteburu bakarrean jokatu. Frontoian jokatuko dira txapelketako norgehiagokak bihar egun osoz eta domeka goizean.

Frontenisa izango da protagonista bihar –goizean eta arratsaldean– eta etzi –goizean– herriko pilotalekuan. Txapelketa antolatu du herritar talde batek, eta, hasierako asmoa txapelketa asteburu bakar batean jokatzea bazen ere, azkenean, luzatu egingo da, kontuan hartuta izena eman duen bikote kopurua. "Ez genuen horrelakorik espero, baina oso albiste ona da eta erabaki dugu egutegia moldatzea", azaldu du antolaketa taldeko Iratxe Bravok.

Gizonezkoen txapelketarako hemeretzi bikotek eman dute izena eta emakumezkoen txapelketarako, bederatzik. "Partidak bihar hasiko dira, 08:00etan. Domekan ere jokatuko dira, eguerdira arte. Finalerdiak eta finalak beste asteburu batean izango dira. Eguna eta ordua sailkatutakoekin batera adostuko ditugu", azaldu du.

Antolatzaileek biziki eskertzen dute txapelketak izan duen harrera. Txapelketa arrakastatsua izateko ahalegin osoa egingo dute eta batez ere errespetua eskatu diete parte-hartzaile guztiei. Jakinarazi dute izena eman dutenen artean egingo dituztela epaile lanak, eta erabakiak errespetatzeko eskaera egin dute.

Herriko komertzioek eta enpresek emandako sariak banatuko dituzte txapelketan. "Sari asko dira, eta bereziki eman nahi dizkiegu eskerrak guztiei", esan du Bravok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak