'Oñatiko unibertsitatea' izeneko lehen arkeotopaketa egingo da. Topaketan Estatuko hainbat unibertsitateko 32 ikertzaile izango dira hiru egun (25, 26 eta 27) hauetan: 'Harrizko lehen gaiak Pirinioetako historiaurrean'.
Basotxo erretiratuen elkarteak batzar orokorra egingo du. Hona hemen gai-zerrenda: 1. 2019 eta 2020 ekitaldietako akten irakurketa eta onarpena. 2. 2021eko ekitaldirako sarrera. 3. 2021eko memoria irakurtzea eta onartzea. 4. 2022rako aurreikusitako jarduerak. 5. Zuzendaritza batzordearen berritzea. 6. Eskaerak eta galderak.
Musika eskolako ikasleen emanaldia izango da, 18:00etan.
Ana Isabel Ugaldek egingo du berba Arrasateko iraganaren gainean: Arrasateko modernizazioa: Pedro Viteriren bultzada.
Eskoriatzako Kirol Elkartearen Festaren barruan, bazkideak eta laguntzaileak kaptatzeko kanpainaren aurkezpena.
Gaia: Haurrak jaio edo egin egiten dira? Genero-teoriari buruzko solasaldia eta iritzi trukaketa.
Antzuolako HAPOa garatzeko partaidetza prozesua abian da. Hala, hurrengo bilera irekia, hilaren 26an, eguena, 18:30ean, egingo da Torresoroan.
Natalia Urteagak egingo du berba.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.