HAPOaren hurrengo saioa hilaren 26an egingo da

Maider Arregi 2022ko mai. 18a, 09:28

Antzuolako HAPOa garatzeko partaidetza prozesua abian da. Hala, hurrengo bilera irekia, hilaren 26an,  eguena, 18:30ean, egingo da Torresoroan.

Dagoeneko talde eragilean zein saio irekietan aritu dira lanean herritarrak. Pasa den saioetan Antzuolako hirigintzarako egokiak diren lurren balorazioa egin zuten eta jarduera ekonomikoen ikuspegia jaso zuten: besteak beste, energia, ingurumena eta lurraren okupazioa aztertu zuten. "Zertarako dira egokiak Antzuolako lurrak? galdera horren bueltan jasotako ekarpenen bitartez, lur horien egoeraz eta ezaugarriez hitz egin dugu orain arte, eta zein neurritan eta zertarako baliagarriak diren etorkizuneko Plan Orokorrean azaldu", kontatu dute talde eragileek.

"Datorren saio irekian ekarpen horietaz baliatuko gara HAPOaren aurrerakinak jasoko dituen antolamendu aukera desberdinak irudikatzeko. Horretarako maiatzaren 26ean Torresoroan, 18:30etik 20:30era egingo den saio irekian parte hartzeko eskatzen diegu herritarrei".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak