Trenaren historia ezagutzeko aukera, bizikletaz. Izenak: 943-25 20 00 edo 'turismo@arrasate.eus'.
Egoarbitza inguruko zuhaitzak ezagutzeko irteera antolatu du Elgetako Udalak. Taldea plazatik abiatuko da 09:30ean. Iraupena: hiruzpalau ordu. Gomendatutako gutxineeko adina: 6-7 urte.
Klownaren mundua ezagutzeko lehen pausoak emateaz gain, bakoitzak bere pailazoa deskubritzeko eta ezagutzeko ahalegina egingo da ikastaro honetan. Irakasleak: Josu Zubia eta Itziar Arkauz Norentzat: 16 urtetik gorakoentzat Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-18:00 Iraupena: 6 ordu tailer bakoitza, ikastaro osoa 12 ordu. Prezioa: 60€/tailerra Izen-ematea: https://forms.gle/1aSgxkRfykNcpKYN7
10:00etatik 12:00etara, espeleologia txangoa, LH-ko 3. eta 4. mailetako umeendako 11:00etan, Orienting txangoa, LH-ko 5. eta 6. mailetakoendako
Datorren larunbatean, maiatzaren 21ean, Mariaren Lagundiako Ikastolaren jaia ospatuko dugu, bi urteren ostean gogo handiz. Aurten ere, egun berean, Azoka Solidarioa egingo dugu. Euskal Herrian diharduten 10 GGKE inguru izango ditugu bertan, hauen artean Mariaren Lagundiko FISC erakundea. Batzuk, euren berri emango digute, beraien lana ezagutzera emanez; beste batzuk, aurrekoaz gain, zenbait produktu salduko dituzte beraien proiektuetara bideratzeko, edota tailer ezberdinak eskainiko dituzte. Azoka Solidarioa Espoloian izango da, goizeko 10:00etatik 13:30era, herri osora irekia. Euria egingo balu, ikastolako eremura sartuko genuke. Guztiok gonbidatu nahi zaituztegu inguratu eta parte hartzera.
Gomistegi baserria ezagutu, artzain-txakur erakustaldia ikusi eta gazta dastatzea egin. Izenak emateko: 943-78 28 94 edo arantzazu@gipuzkoanatura.eus. Bisita gidatua 10:30ean hasiko da, Arantzazuko ibilbide irisgarrian.
10:30ean, etxafuegoak jaia hasteko 10:30ean, ginkana 11:15ean, musika eskolako dantza taldea eta udal txistulari banda 11:30ean, haurrendako puzgarriak 12:00etan, Trekorde taldearen kantaldia 12:00etan, pintxo lehiaketa 13:00etan, mojei agurra, eta ikasleen dantza ikuskizuna 13:30ean, ortuko otarraren zozketa eta sari banaketa 14:30ean, bazkaria 15:30ean, puzgarriak 16:00etan, magia ikuskizuna, 2 urtekoen patioan 17:00etan, DJ Festa, Oihan Vegarekin 19:00etan, Lagunditxoren igoera, eta batukada, herriko kaleetan
Parte hartzaileek batutakoaren ostean adostuko dute beste egun bat ukenduak egiteko.Prezioa: doanIzen-ematea: H@ZIn eta 943714688
Egitaraua: 11:00-14:00: Kittu taldea, eta Orkresta. 12:00-18:00: Gesaltza Txaranga. 18:00-21:00: Rockalean, Deiadar (Angiozarrera 18:00etan eta 19:30ean, berriro herrigunera bueltan) eta Irulitxa.
11:00etan, orientazio jolasa 14:30ean, auzo bazkaria 16:00etan, haur jolasak 16:00etan, goitibeherak 18:30ean, txorimaloak eta buruhandiak 19:00etan, Txuleton's taldea 22:00etan, Lizartxo taldearekin erromeria
Antzuolako atletismoaren historia, aurkezpena. 21-22-28-29an gai bereko argazki eta material erakusketa; eta maiatzaren 22an Jose Ignacio Garitanok Gorlako igoeran duen errekorra gainditzen saiatzeko lasterketa egingo da.
12:00etan, parrillada 12:30ean, Alegria de la Sierra taldearen emanaldia 13:15ean, Maledantza taldearen emanaldia 21:00etan, bazkideendako afaria 23:30ean, play-back jaialdia
2022. urtean eta ondorengoetan pentsioen igoera KPI errealarekin parekatzea eskatzeko sinadurak biltzen ari dira pentsiodunak. Espainiako Kongresuan aurkeztuko dituzte, gero, batutako sinadura guztiak. Gaur Olakuako urmaelaren ondoan, Eltzian eta plazan egongo dira batzen.
1942an jaiotako kintoen bazkaria izango da Zumelaga jatetxean, 14:30ean. Aurrez, 13:15ean, Egon tabernan elkartuko dira.
Gipuzkoako 51. hiru txirlo txapelketaren barruko bola-joko lehiaketa jokatuko da. 17:00etan hasiko da, baina aurretik zabalduko dute –11:30etik 13:30era eta 16:00etatik aurrera–. Txirlo gehien botatakoek honako sariak jasoko dituzte: 65 euro, 50 euro, 35 euro, 20 euro, 10 euro eta ezustekoa.
Zapatuan, 18:00etan hasita, musika kontzertuak: Arrasateko Cristian&Olatz bikoteak formatu akustikoan eskainiko du emanaldia; ondoren, Broken Legacy, Bordan Bizio, Balarrasa, Saia Goait, The Clayton eta Lukien taldeen txanda izango da.
'Mentes maravillosas' filma –'Presque' jatorrizko izenburua– (Franzia, 2021)). Zuzendaria: Bernard Campan. Iraupena: 92 minutu. Sarrera da bost euro.
Elgetako Elikagaien Bankuaren ordezkariek jakinarazi dute gaur eta bihar egingo dutela urteroko janari bilketa, Ugari dendan.
Garun-paralisia duten herritarrei arreta ematen dion Aspace erakundearen 50. urteurrenaren baitan, erakundearen jarduna azaltzea eta gizarteari eskerrak ematea helburu duen erakusketa ibiltaria.