Datorren larunbatean, maiatzaren 21ean, Mariaren Lagundiako Ikastolaren jaia ospatuko dugu, bi urteren ostean gogo handiz. Aurten ere, egun berean, Azoka Solidarioa egingo dugu.
Euskal Herrian diharduten 10 GGKE inguru izango ditugu bertan, hauen artean Mariaren Lagundiko FISC erakundea. Batzuk, euren berri emango digute, beraien lana ezagutzera emanez; beste batzuk, aurrekoaz gain, zenbait produktu salduko dituzte beraien proiektuetara bideratzeko, edota tailer ezberdinak eskainiko dituzte.
Azoka Solidarioa Espoloian izango da, goizeko 10:00etatik 13:30era, herri osora irekia. Euria egingo balu, ikastolako eremura sartuko genuke. Guztiok gonbidatu nahi zaituztegu inguratu eta parte hartzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.