Martxoak 10 asteartean, Bergarako udal pilotalekuan 19:30tan hasita Soraluce txapelketako 2.final erdiak jokatuko dira.Bertan, promesa mailan Oier Hormaetxe lezamarra Unai Alberdi azpeitiarraren aurka arituko da.Nagusietan berriz, Iker Espinal iruñarra Iñaki Elola bidaniarraren aurka.Animatu pilotalekura, partidu politak ikusteko aukera ederra baita.
Hitzordu garrantzitsua izango da gure herrian eguenerako deitu dugun PARO HERRIKOIA. Dena gelditu nahi dugu, arduradunak mugi daitezen. Geldialdi horri azken zertzeladak emateko eta guztia ondo antolatuta uzteko bilduko gara 18:30ean udaletxean. Ondoren, Ainhoa Intxaurrandietak "Zer ari da gertatzen Zaldibarren?" hitzaldia eskainiko du. Zaldibar Argitu plataforman argi daukagu hondakinen kudeaketa eredua ezbaian jarri eta eztabaida mahaigaineratu behar dela. Ez da aukera txarra izango lanketa horri ekiteko. Animatu!
Ekintzaile, autonomo, profesional, mikroenpresa eta interesa duten guztiei zuzenduta formazio saioa.Izen-ematea: enplegu@onati.eus edo 943 003 198. Oñatin Elkarrekin Ekin (Udalak eta Mondragon Team Academyk antolatuta)
Elgetako herri eskolan gurasoendako hitzaldia. Izenburua: Adingabeak eta telefono mugikorrak. Ludoteka zerbitzua egongo da eskaera egin dutenendako. Saioa eskolako liburutegian izango da, bigarren solairuan.
"Indarkeria kontsumitzen dugu?" galderari erantzuten saiatuko dira; horretarako, Fabricando mujeres dokumentala emango dute lehenengo, eta gero, solasaldiari ateak ireki Setem Hego Haizea GKEko kide batek dinamizatuta.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen saioa. Dinamizatzailea: Joxe Mari Iturralde
Irrintzia oinarri duen Erraiak dokumentala emango dute 'Gutaz; izaera, gogoa, ekina' leloarekin Nabarralde Fundazioak eta Oñatiko Udalak elkarlanean antolatutako hitzaldi sortaren barruan. Ekain Martinez de Lizarduy da horren zuzendaria.
19:00etan izango da batzarra, Ozkarbi elkartean.
Dios es mujer y se llama petruya filma ikusgai egongo da Amaia Antzokian, 20:30etan.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako erakusketa honetan, Martxoak 8 kartelak ikusteko aukera izango da. Erakusketa Emakume Txokoan egongo da ikusgai, martxoaren 4tik 18ra bitartean, honako ordutegian: Astelehenetik eguenera: 10:30-13:30 eta 15:00-18:00 eta egubakoitzean 10:00-14:00.
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan. Ordutegia: Hilak 10 eta 11: 10:30-12:00 Hilak 12 eta 13: 18:00-20:00 Hilak 14 eta 15: 12:00-14:00 Hilaren 15ean, bisita gidatua, 12:00etan, Ainhoa Aldazabal dinamizatzailearekin.