Badator 2020ko Euskaraldia eta Elgeta ere izena emanda dago euskararen erabilera sustatzeko ariketa egiteko. Iaz, 300 bat elgetarrek eman zuten izena ahobizi edo belarriprest izateko. Aurten, ariguneak ere izango dira. Euskaraldia batzordeak martitzenean egingo du hurrengo lan bilera. Gerturatu eta parte hartu!