Barnekotasuna lantzea: giza garapenaren gakoei buruzko gogoetak izeneko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, hilaren 31rako. Xavier Mellonik eta Berta Menesesek hartuko dute parte topaketan.
LAB sindikatuak elkarretaratzea egingo du "larriki gaixo" dauden presoen etxeratzea eskatzeko, eta bereziki salatuko dute Txus Martin preso basauritarraren "egoera larria". Hitzordua: Arrasateko Ospitale aurre aldean, 12:00etan.
Hona hemen egitaraua: • 17:00 Patinete lasterketak Durana kalean. • 17:30 Gimnasia erritmikoa Herriko Plazan. • 18:00 Xakea Herriko Plazan. • 19:30 Kantu boulderra.
Ekintzak: Postre lehiaketa. EZEKO bazkideentzat glutenik gabeko produktu poltsa bat. Zozketa: bertaratzen diren zeliakoen artean EkiLur parafarmaziak eskainitako lotea. Taberna: pintxo-potea. Merendola eta jolasak umeentzat. Erraldoiak. Gaztelu puzgarriak. DJ-a.
Hauxe da egitaraua: 18:00etan, joko egokituak LH 6. mailako ikasleei zuzenduta 19:00etan, Lehen Hezkuntzako 3.mailatik 6. mailako ikasleentzat opari eta domina banaketa eta zozketa (Amaieran, luntxa kiroldegiko tabernan kirol programaren babesle eta guraso-laguntzaileekin)
San Juan sua egin nahi duten gaztetxoekin batzarra, udaletxean.
Oñati abesbatza eta Coral Sellarès de Gavà abesbatzaren kontzertua Bidaurretako elizan.
2018ko abenduan estreinatu zen Telmo Esnalen Dantza filma eta gaur, 22:00etan ikus-entzunezkoa ikusteko aukera egongo da, Seminarixoan. Pelikula ikusteko bost euro ordaindu beharko da.
'Los hermanos sisters' filma (Frantzia, 2018). Jacques Audiard da zuzendaria. Sarrera da bost euro
Lanbidek %100ean diruz lagundua eta langabetuek izango dute lehentasuna. Praktikak egiteko aukera inguruko enpresa batean.Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 70 49 edo ikastaroak@maltuna.eus helbidean.
Mihise zein ohol gainean erabiltzen du pintura akrilikoa. Izan ere, margolanetan islatu nahi duen kolorearen ideiari oso ondo egokitzen da akrilikoa.
Mahonero Egunaren laugarren edizioa ospatuko dute bihartik hasita Bergaran, eta helburua ez da aldatu: " Klubeko jokalari, entrenatzaile, familia eta zaleekin batera, jai giroan, asteburu atsegina pasatzea da asmoa", diote klubetik. Zapatuko bazkarirako txartelak salgai daude oraindik.