Mahonero Eguna, gertu

Xabier Urtzelai 2019ko mai. 30a, 10:54

Bergara KEko ordezkariak Agorrosingo berdegunean, Mahonero Eguneko kartelarekin.

Mahonero Egunaren laugarren edizioa ospatuko dute bihartik hasita Bergaran, eta helburua ez da aldatu: " Klubeko jokalari, entrenatzaile, familia eta zaleekin batera, jai giroan, asteburu atsegina pasatzea da asmoa", diote klubetik. Zapatuko bazkarirako txartelak salgai daude oraindik.

Egubakoitzean bertan hasiko dute Mahonero Eguna, nahiz eta egun handia zapatukoa izango den. Hala, egubakoitzean, 19:00etan hasita, gauera arte luzatuko dira ekintzak; buruhandiak egongo dira, parrillada eta musika gaua Elvis Caino Dj-aren eskutik. Zapatu goiza, berriz, umeendako izango da: puzgarriak, jolasak, futbol ginkana, dantza… Eguerdian nagusiendako triki-poteoa egongo da eta ondoren elkarrekin bazkalduko dute denek: "Seminarioko karpan egingo dugun herri bazkarirako azken txartelak salgai daude Depor tabernan egubakoitz eguerdira arte –nagusiek 20 euro eta umeek 15 euro–". Eta, bazkalostean iritsiko da asteburuko momentu gogoangarrietako bat, Mahonero sariak banatuko dituzte-eta.

Udako kanpusa abian 

Aurten ere Udako kanpusa egingo du Bergara KEk. Ekaineko txanda dagoeneko beteta dago; eta uztailaren 1etik 5erako txandan izena emateko hona idatzi: kanpusbke@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak