'Barnekotasuna lantzea: giza garapenaren gakoei buruzko gogoetak' jardunaldia Mondragon Unibertsitatearen eskutik

Maialen Regueiro 2019ko mai. 21a, 11:50

Barnekotasuna lantzea: giza garapenaren gakoei buruzko gogoetak izeneko jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, hilaren 31rako. Xavier Mellonik eta Berta Menesesek hartuko dute parte topaketan. 

Barnekotasuna, sakontasuna eta pertsonaren barnea

Jardunaldi honetan honakoa izango dute hizpide: Barnekotasuna, sakontasuna eta pertsonaren barnea lantzea aintzat hartzen duen eta pertsonaren garapen osoa bultzatzen duen hezkuntzaren beharra. Pertsona eta gizarte gisa, autoezagutzaren bidez errealitatea sakontzen eta gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa bultzatzen lagunduko digun hezkuntzaren beharra, alegia. 

Barnekotasuna lantzeak hezkuntzarako duen garrantziaz mintzatuko da Melloni eta Menesese berriz, haur eta helduekin pilatutako 25 urteko esperientzia partekatuko du. 

Egitaraua

  • 09:15. Begoña Pedrosaren agurra (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).
  • 09:30. Xavier Melloni: Zergatik da ezinbestekoa barnekotasuna lantzea?
  • 11:00. Kafea.
  • 11:30. Berta Meneses: Barnekotasunaren hezkuntza.
  • 13:00. Eztabaida Berta Menesesekin eta Xavier Mellonirekin.

Izen-ematea

Jardunaldia publiko ororentzat irekita dago, baina interesa dutenek aurretiaz izena eman beharko dute honako webgune honetan:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdRZhzBP-XQclZO9tAeAe0dPfRn-UM4DWslL6KF204bsyGc5Q/viewform

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak