XXIX. bizikleta martxa uztailaren 14ean izango da. Irteera, 08:30ean izango da bolatokitik, eta izen-ematea kirolprobak.com webgunean egin daiteke.
Garagardo festako karpak ohiko azoka lekua hartzen duenez postuak Santa Marina plazan jarriko dituzte
Bihar, Arrasate, Elorrio eta Bergarako Angiozar auzoa elkartzen dituen San Ignazio Erromeria ospatuko dute Kanpazarren. Arrasatetik oinez igoko dira, ibilbidea gidatua izango delarik. Antolakuntzatik adierazi dute, ibilbide gidatuan parte hartzeko ez dela aldez aurretik izena eman behar.
Uztailaren 14an, 09:30ean hasita, binakako pilota txapelketa jokatuko da pilota goxoarekin, Gatzagako frontoian. Altsasukoen aske, Muntai polizialik ez lelopean. Izena eman nahi duenak: Eskoriatzan (Inkernu tabernan), Aretxabaletan (Kixkor tabernan), edo Gatzagan, (Labidean) egin dezake, hamar euro ordainduz. Horretarako azken eguna, uztailaren 10a izango da. Informazio gehiago nahi duenak, Facebook-en Gatza City Krew orrialdera idatzi daiteke. Altsasuko gazteen auzia salatzeko, eta beraien senideei eta lagunei elkartasuna adierazteko elkartasun jaialdian, bi sari izango dira pilota txapelketako irabazleentzat: Lehenengo saria, Zumelaga jatetxean bi pertsonentzako otordua izango da, eta bigarren saria, berriz, ardo botila eta gazta bat. Horrez gain, 14:30ean, bazkaria egingo da eta bertara joateko txartelak leku berean erosi ahal izango dira 15 euroren truke. Kirolaren ostean, kontzertuak 19:00etatik aurrera; Krisis, Crap, Alderdikide eta Sofokaos taldeen kontzertuak izango dira.
Aloña Mendiren XII. garagardo festa uztailaren 12an zabalduko eta domekan, 15ean, itxiko dute. Karpa plaza ondoko jolaslekuan jarriko dute, betiko moduan
Turismo bulegoak antolatuta 'Oñatiko altxorrak' Sancti Spiritus Unibertsitatea eta Mikel GoiaingeruarenParrokia. Turismo bulegoan, 13:00 eta 17:00
Udazabal egitasmoaren baitan, Gipuzkoan Gazte programa egingo da 12 eta 25 urte bitarteko gazteentzat. Graffiti tailerra eta musika emanaldiak egongo dira Wave banda, Shintoma eta DJ Artie Escolar-en eskutik.
Shintomak-ek eta Dj Artie escolar-ek elkarlanean aurkeztuko dute musika emanaldi hau.
Bizipoz egitasmotik sortu zen 'Creciendo con arte' taldeak antolatuta, Sortu zure eskuekin
Zortzi emakumeren bidaia pertsonala kontatzen du istorioak. Norbanako bakoitzak bizitza ezberdin eta motibazio ezberdinak ditu, baina bat egiten dute proiektu bat aurrera eramateko. Aktoreak: Josune Zubia, Bea Rubio, Jaione Larrañaga, Mari Jose Hernandez, Elena Arizpeleta, Isabel Mesa, Jesus Perez, Beni Flores, Juani Gonzalez. Zuzendaria: Patxi Ramiro
Uztailaren 14an, zapatua, jokatuko dute Kantoikrit piñoi finkodun kriteriumaren zazpigarren edizioa, 22:00etan; berrikuntzetako bat da Gold Sprint proba ez dutela egingo; bestalde, aurten ere streaming bidez egongo da ikusgai lasterketa.
Aloña Mendiko mendi sailak irteera antolatu du Picos del Infierno tontorrera. Uztailaren 14an irtengo dira Oñatitik eta 15ean itzuli, Picos del Infierno tontorra egin ostean. Bachimañako aterpetxean egingo dute lo.
Uztailaren 13tik 29ra Debagoienak 29. jardunaldi gastronomikoak hartuko ditu. Programaren baitan, menu bereziak, bisitak eta txakolin azoka daude aurreikusita.
12:00etan meza. 13:00etan Ibarratik Aixolara bizikleta karrera. 17:30ean mus eta briska txapelketa. 18:00etan Aixolatik Arriolara kalejira. 19:00etan kanpai joleak. 19:30ean berbapasie elizpean. 23:00etan dantzaldia. Goizaldean: txokolatea bizkotxoekin.
Irailaren 15era arte bi sorosle egongo dira 15:00etatik 20:00etara arte, egunero.
Astelehena ezkero dago ikusgai, uztailaren 15era arte, astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:00etara; Javier Galarzaren, Fernando Garciaren, Luis Maiztegiren eta Mikel Untzilla legazpiarraren zigilu bildumak batzen ditu erakusketak; bakoitzak gai bat lantzen du.
Bilduma ikusgai uztailaren 15era arte.
Bertako eta sasoiko baserritarren produktuak egongo dira salgai. Pintxo-potea ere egongo da eguaztenero.
Portasolgo jaien egitarau osoa. Uztailaren 12an hasi eta 15 ean bukatuko dira.
Aurten, Errekan Gora hamaikagarren edizioan, uztaileko asteburuetan izango diren emanaldiez gain, egun handia, irailerako utzi dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, Atxorrotx mendian egingo duten jaierako. Uztailak 7 • Willis Drummond Gernika plazan, 22:30. Uztailak 13 • The Farras Marching Band Kalean zehar, 19:30. Uztailak 20 • Alai abesbatza Ibarraundi, 22:30. Uztailak 27 • Izaro Zaldibar plaza, 22:30. Irailak 15 • Zopilotes Txirriaus, umeen gunea… Atxorrotx mendian.