Pirinioetara irteera egingo du mendi sailak 14an eta 15ean

Mikel Zumalde 2018ko uzt. 9a, 09:36

Picos del Infierno (Argazkia: flickr)
Aloña Mendiko mendi sailak irteera antolatu du Picos del Infierno tontorrera. Uztailaren 14an irtengo dira Oñatitik eta 15ean itzuli, Picos del Infierno tontorra egin ostean. Bachimañako aterpetxean egingo dute lo.

Bazkideek 60 euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek 70 euro eta langabe eta ikasleek 50 euro. FEDME txartela ez daukanak 10 euro gehiago ordaindu beharko du aterpetxean.
 
Derrigorrezkoa da federatuta egotea eta nortasun agiria eraman beharko da aterpetxera.
 
Mendi sailak adierazi du kranpoiak eta pioleta eramatea derrigorrezkoa dela –badituzte
batzuk uzteko moduan–.
 
Uztailaren 10a da izena emateko azken eguna, aloñamendi.mendi@gmail.com helbidera idatzita. ES62 3035 0005 33 0050002973 kontu korrontean egin beharko da ordainketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak