2018/07/14 09:30 - 14:30

Izenematea

'Altsasukoak Aske' elkartasun jaialdia

'Altsasukoak Aske' elkartasun jaialdia
Gatzagako frontoian, Leintz Gatzaga

Uztailaren 14an, 09:30ean hasita, binakako pilota txapelketa jokatuko da pilota goxoarekin, Gatzagako frontoian. Altsasukoen aske, Muntai polizialik ez lelopean.

Izena eman nahi duenak: Eskoriatzan (Inkernu tabernan), Aretxabaletan (Kixkor tabernan), edo Gatzagan, (Labidean) egin dezake, hamar euro ordainduz. Horretarako azken eguna, uztailaren 10a izango da. Informazio gehiago nahi duenak, Facebook-en Gatza City Krew orrialdera idatzi daiteke. 

Altsasuko gazteen auzia salatzeko, eta beraien senideei eta lagunei elkartasuna adierazteko elkartasun jaialdian, bi sari izango dira pilota txapelketako irabazleentzat: Lehenengo saria, Zumelaga jatetxean bi pertsonentzako otordua izango da, eta bigarren saria, berriz, ardo botila eta gazta bat.

Horrez gain, 14:30ean, bazkaria egingo da eta bertara joateko txartelak leku berean erosi ahal izango dira 15 euroren truke. 

Kirolaren ostean, kontzertuak 

19:00etatik aurrera; Krisis, Crap, Alderdikide eta Sofokaos taldeen kontzertuak izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak