Konfiantzaren Pedagogia gertuagotik ezagutzeko mintegia antolatu dugu. Mintegiak bi saio izango ditu (azaroaren 22 eta 29an) eta bertan eredu pedagogiko honen oinarriak landuko dira modu parte hartzaile batean. Izen emateak Txantxiku Ikastolako idazkaritzan edota 943 78 12 04 telefonoan.
Aldi baterako zailtasunak dituzten irakurleei (etorkinak, eskolatze urrikoak, irakurketan berandu hasi direnak...) eta zailtasun iraunkorra dutenei zuzenduta. Dinamizatzaileak: Nerea Escudero eta Arantzazu Ibarrondo
Santa Zezilia egunari dagokion kalejira eta ekitaldia Jose de Azpiazu musika eskolakoen eskutik. Erdiguneko kale ezberdinetatik irtenda talde guztiek azokan bat egingo dute eta hainbat kantu abestu eta dantzatu ondoren txokolate jana egingo dute. 17:30ean berdura plazan egingo dute ekitaldia eta ondoren txokolatea banatuko dute.
Kirol elkarteei komunikazio alorrean laguntza eskaintzeko, Debagoieneko Mankomunitatetik hitzaldi zikloa antolatu dute AZK eta Arteman enpresekin batera. Arrasaten eta Bergaran egin dituzte hitzaldi bana eta gaur Oñatin egingo dute. Babesletza estrategiaren gainekoa izango da. Eta hor, MU, Ulma edo Ampo moduko enpresen ordezkariak izango dira, euren enpresen adibideen gainean berbetan.
Azaroaren 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira Martxanterak antolatuta, solasaldia izango da Barakaldoko Argiten elkarte feministaren eskutik.
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguneko ekintzen barruan Volar ikus-entzunezkoaren emanaldia udaletxean. Bertha Gaztelumendik zuzendutako lana da eta Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten. Biktima izandako bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu.
Hizkuntza: Ele bietanHizlaria: Hezi2de Hezkidetza Aholkularitza Indarkeria matxista zer da? Zein indarkeria mota daude? Sare sozialen eragina indarkeria mota berrietan. Eta honen aurrean zer egin dezakegu? Maskulinitate berrien eragina, ahalduntzea, tratu onak eta enpatia.
Zumalakarregi museoko artxibo arduradunak 'Lehen Karlistada Euskal Herrian. Udalatxetik begirada bat' izeneko hitzaldia eskainiko du azaroaren 22an, Kulturaten, Arrasate Zientzia Elkarteak antolatu duen 'Iragana astintzen' zikloaren barruan. Hitzordua, 19:00etan, Kulturaten.
Zumalakarregi Museoko artxibo eta ikerketa arduraduna den Mikel Alberdi Sagardiaren hitzaldia VI. Arrasateko iragana astintzen zikloaren barnean.
Volar pelikularen emanaldia Torresoroan, 19:00etan. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguneko ekintzak direla-eta.
Azaroaren 25: Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira 'Mujeres de Cine' zikloa antolatu dute Zabalotegi Aretoko Zine-Klubean.
Saioak asteazkenero izango dira, lehen taldea 15:30ttatik 18:0tara izango da eta bigarrena 18:00tatik 20:30tara. Izen ematea zizelkatu@gmail.com helbidean egin behar da eta 30€ eta 60€ arteko prezioa izango du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Ikastaroa astelehen, astearte eta asteazkenetan izango da eta izena eman beharko da aurretik 943760001 telefonoan. 14 pertsonako plaza mugatuak daude eta bergarakoek lehentasuna izango dute. Prezioa 60 eurokoa izango da, eta ikasle, langabe eta jubilatuentzat 40 eurokoa.
Ordutegia: Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30. Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30. Igande eta jai egunetan: 12:00-14:00.
Oñatiko XIV.Mendia eta Natura argazki lehiaketara aurkeztutako lanak. (Aloña Mendiko mendi sailak antolatuta). Abenduaren 3ra arte egongo da zabalik.
Martxan dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunarekin lotutako ekintzak, herrian. Argazki erakusketa berezia dago ikusgai buztin gelan, eta lazo moreak daude eskuragarri herriko komertzioetan eta dendetan. Zapaturako elkarretaratzea deitu dute. Plazan izango da, 13:00etan.