Odol ateratzea. Txantxiku ikastolako aretoan egingo da.
Umeendako ipuin kontalari saioa, euskaraz. Herriko kontalari boluntario talde baten eskutik.
Amuska emakumeen elkarteak antolatuta seme-alaben hezkuntzaren eta komunikazioaren gainean jardungo du Neus Albertos adituak genero berdintasuna kontuan hartuta. Gazteleraz izango da hitzaldia.
'Xalbador' dokumentalaren emanaldia antolatu du Lekaixoka bertso eskolak Udalarekin elkarlanean. Eneko Dorronsoro zuzendaria ala Amets Arzallus bertsolaria ere etorriko da.
Ain_1 taldeak abesti, poesia eta dantza emanaldia eskainiko du. Sarrera, 2 euro.
Produktu mekanikoen diseinuan aplikatzen den irudikapen grafikoa o Irudikapen-sistemak o Marrazketa teknikoa o Lerro normalizatu motak. o Bistak. o Ebakidurak eta sekzioak. o Kotatzea. o Piezen planoak interpretatzea. o Multzoak, azpimultzoak eta piezakatzeak. o Elementu normalizatuen irudikapena. o Lotura finkoak eta desmuntagarriak. o Makina-elementuak. o Doikuntzak. o Dimentsio- eta forma-perdoiak. o Gainazal-akaberak.
San Andres auzoko Emasan emakume elkartekoek, besteak beste, joskintza ikastaroa egin dute 2013-2014 ikasturtean. Bada, ikasturteari amaiera ezin hobea emateko diploma banaketa "sinbolikoa" egin dute. Datorren urteko joskintza ikastaroa urrian hasiko dela iragarri dute; informazio gehiagorako deitu 606 04 94 81 telefono zenbakira (Cari).
Aramaioko guraso elkarteak patinaje ikastaroa antolatu du aurten bosgarrenez. Atzo hasi zen eta hurrengo hiru domeketan ere elkartuko dira, kiroldegian. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Gasteizko izotz pistara egin duten irteerarekin amaituko dute ikastaroa, otsailaren 22an: "Aurten bosgarren urtea izango da, eta oso arrakastatsua jarraitzen du izaten". Izan ere, 80 bat lagun daude izena emanda, lau taldetan banatuta: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara artekoak, Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara artekoak eta gurasoen beste talde bat.
Alaiak erretiratu elkartekoek ez dute aspertzeko astirik. Jardunaldiak, hitzaldiak eta beste hainbat ekintza antolatzen dituzte; bada, oraingoan tailer batekin datoz, Aramaion oso errotua dagoen ohitura bati "beste ikuspegi bat" eman guran: abesteko ikastaro bat. Bittor Kortabarriak eta Cristina Etxenausiak erantzun dituzte GOIENAren galderak, ohikoa duten prestutasunarekin.
Aurtengo leloa Feminismoaz danok aurrera goaz! da. Lanak otsailaren 20ra arte aurkez daitezke BAZen eta saria 450 eurokoa izango da. Argibide gehiago eta oinarriak, hemen.
Gaur 19:00etan zabalduko du Roman Gonzalezek bere margo erakusketa San Antonio auzoko Gure Ametsa elkartean. Otsailaren 6ra bitarte izango da horretarako aukera.
Bergarako hardcore talde mitikoak Barneko ahotsaren bila diska aurkeztuko du gaztetxean. Talde sorpresa bat izango du ondoan.