aza 22, 19:42 Aretxabaleta
Azken bi partiduak galduta, garaipena ezinbestekoa zen Aretxabaletako taldearentzat gaurkoan, eta hasieratik nabaritu da hori zelaian. Markagailu estua izan bada ere (2-1), etxeko taldeak izan ditu aukerarik garbienak eta ondo merezitako hiru puntuak eskuratu ditu.
aza 22, 12:48 Oñati
Zapatuan jokatu zuten Elgoibarko ziklo-kros lasterketa, Gipuzkoako Txapelketa, eta oñatiarrek hainbat domina lortu zituzten. Alde batetik, Aimar Irizar txapeldun izan zen junior kategorian, eta Aitor Murguzur txapeldunorde. Bestalde, elite kategorian, Eibarko taldearekin jokatzen duen Unai Cueva oñatiarra ere txapeldun izan zen.