Santamasetako pilota jaialdirako sarrerak, azaroaren 27an eta abenduaren 2an salgai

Jokin Bereziartua Lizarazu aza 26, 11:57 Arrasate

Abenduaren 22ko klasikoetako bat den pilota jaialdirako 600 sarrera azaroaren 27an jarriko dira salgai, Internetez, 16:00etan hasita: entradasfronton.com. Gainerako 400 sarrerak abenduaren 2an salduko dira, Uarkapeko leihatilan, 17:00etan hasita. Jaialdian parte hartuko duten pilotarien berri azaroaren 30ean emango dute.