Beñat Resustak Javi Zabalarekin jokatuko du Binakako Txapelketa

Koldo Zubia Salas

Beñat Rezusta, pilotaria. 

Beñat Rezustak Javi Zabalarekin batera jokatuko du Binakako Txapelketa Nagusia. Lau eta Erdiko finala Peio Etxeberriaren aurka 22-20 galtzetik dator errioxarra, baina, gaur-gaurkoz, profesional mailako pilotaririk onenenetakoa dela erakustetik ere bai. Zabalari, ordea, goi-mailako txapel bat falta zaio, eta Binakako Txapelketan hori lortutakoa da bergararra.

Beñat Rezustak hirutan lortu du Binakako Txapela janztea; 2017an Irribarriarekin, 2019an Elezkano II.arekin eta 2025ean Ezkurdiarekin. Beraz, errioxarrak lagun ona izango du alboan, aspalditik bila dabilen lehen txapela eskuratzeko. Rezusta-Zabala bikoteak astelehen honetan jokatuko du urteko txapelketa luzeeneko lehenengo jardunaldia. Altuna III.a ordezkatuko duen Dario eta Ezkurdia izango dituzte aurkari, Eibarko Astelena pilotalekuan. 

Murua, Etxeberriaren ordez

Ander Muruak, bestalde, Arkaitz Eskuzarekin jokatuko du B serieko Binakako Txapelketa; iaz txapelduna izan zen Gabirondorekin, eta ordukoa errepikatu gurako du. Dena den, lehenengo jardunaldian Apezetxea II.ak hartuko du Muruaren lekua; arrasatearrari txapelketa nagusian Peio Etxeberria ordezkatzea egokitu baitzaio. Hala, Martijarekin egingo du Binakako Txapelketan debuta bihar, Bilbon, Elordi eta Bikuñaren aurka. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak