Lehen partidan, aurrez aurre arituko dira iazko txapeldun Maddi Barrocal bergararra eta Alejandra Perez; bigarren norgehiagokan, Leire Oskozek eta Iera Iturriagak jokatuko dute; eta hirugarrenean, Natale Aranburuk eta Oihana Orbegozok.
Elgetako udal pilotalekuan jokatuko da Ados Pilotaren txapelketaren azken txanpa: finalerdiak eta abenduaren 19ko final handia.