Auzo Batza ekarteak bat egin du A-1 autobideak kaltetzen dituen elkarteak egindako eskaerekin

 Eskoriatza Auzo Batza, Eskoriatzako zortzi auzotako bizilagunen elkartea da. Auzo Batza elkarteak azpimarratu du ez dagoela autobidearen kontra, baina bai agintariek gai hau kudeatzeko duten jarreraren aurka.

Herrien eskubideen gaineko jardunaldiak HUHEZIn

 Eskoriatza HUHEZIk eta HEIS elkarteak antolatuta Herri eskubideak eta mundu gobernantza izeneko jardunaldiak izango dira apirilaren 27 eta 28an. Matrikula doakoa da, baina izena eman beharra dago aurretik.

Herriko bazterrak liburu baten marraztu dituzte

 Eskoriatza Elizateetako eta hiriguneko hainbat txoko ezagutzeko aukera ematen dute Iraia Artzamendi eskoriatzarrak liburu baterako margotu dituen irudiek.

Irri-terapia ikastaroa antolatu du Udalak

 Eskoriatza Eskoriatzako kultura etxeak irri-terapia ikastaroa antolatu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren eta Cebanc-Cdearen laguntzarekin. Ikastaroa maiatzeko astelehen eta asteazkenetan 18:00etatik 20:00etara izango da.

Udaleku irekietan begirale izateko epea zabalik

 Eskoriatza Aurreko urteetan bezala Eskoriatzako Udalak herriko umeentzako udaleku irekiak antolatuko ditu uztailaren 4tik 21era bitartera.

Onbide.org: azpiegitura erraldoiek kaltetutakoen elkartea

 Eskoriatza Eibar-Gasteiz autobideak eta Abiadura Handiko Trenak Debagoiena zeharkatuko dute datozen urteetan, eta horiek ingurunean eragin ditzaketen kalteak saihestu nahian hainbat elkartek dihardute lanean ibarrean. Gaurtik aurrera, ordea, elkarte bakarra izango da: Onbide.org.

"Kataia eten barik" egitasmoa aurkeztu dute

 Eskoriatza Biblioteka, kultura eta euskara lotzen dituen udal egitasmoa da Kataia eten barik. Egitasmoaren helburuak dira generazio desberdinak elkarrengana hurbiltzea, ahozko nahiz idatzizko adierazpenei behar duten garrantzia ematea eta hizkuntza=aberastasuna premisari balioa ematea. Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna eta Liburuaren Egunaren harira zenbait ekintza antolatu dituzte apirilaren 24tik 29ra bitartean.

Ikusmin handia sortu du ibarrean egindako lehen ezkontzen azokak

 Eskoriatza Domekan egin zen Mendigoia hotelean ibarreko lehen ezkontzen azoka. Profesionalen eskaintzak ikustera jende asko hurbildu zen. Esperientzia ona izan dela ikusita datorren urtean ere azoka egitea aurreikusten dute antolatzaileek.

Nestor Arana kargutik kentzeko eskatu dute

 Eskoriatza Autobideak kaltetutakoen elkartea oso haserre dago autobidearen lanak zuzentzen dituen Bidegi erakundearekin eta horren arduradun Nestor Aranarekin. Azken hori kargutik kentzea eskatu dute.

HUHEZIko ikasleek aste osoko itxialdia egingo dute

 Eskoriatza Bolognako prozesuari kontra egiteko egingo dute itxialdia. Gaur, martxoak 30, egin du Ikasle Abertzaleak-ek prentsaurrekoa. Bertan, antolatu dituzten hainbat ekitaldiren berri eman dute.

Helduentzako ipuin kontaketa barikuan

 Eskoriatza Helduentzako ipuin kontaketa, Pepe Maestro idazle Cadiztarrarekin. Unibertsitateko areto nagusian izango da, 22:30ean. Sarrera doan.

Ate irekiak HUHEZIn

 Eskoriatza Datorren ostegunean, martxoak 30, Ate Irekiak egingo dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan.

Azkoaga Enea hotela egiteko lanak aurrera

 Eskoriatza Estruktura aldatzea komenigarria zenez, hura bota eta berria egiten dabiltza; azkoagarren asmoa da eraikinak estruktura bera edukitzea.

Tabernari bat mehatxatzeagatik atxilotuta

 Eskoriatza Martitzen gauean, martxoak 14, Ertzaintzak F.N.O. inizialak dituen 50 urteko eskoriatzar bat atxilotu zuen, eta eguaztenean epailearen esku utzi zuten.

Mundukidek VII. Truke Programa jarri du abian

 Eskoriatza Guztira 12 partaide etorri dira aurten, Hego Amerikatik eta Ertamerikatik. Programaren aurkezpena gaur, martxoak 15, egin dute HUHEZIko fakultatean.

Literatura Astea, HUHEZIren eskutik

 Eskoriatza MUko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatuta, Literatura Astea izango da martxoaren 20tik 23ra. Aurtengo ekitaldirako Zazpi bekatu nagusiak izan da aukeratutako gaia.

Capoeira ikastaroa antolatu du Senzala Euskadi taldeak

 Eskoriatza Brasilgo bi irakaslek capoeira ikastaroa eskainiko dute martxoaren 24 eta 25ean. Brasildik datozen bi irakaslek emango duten capoeira ikastaroa.

Eguaztenean hasiko dira Dorleta auzoko urbanizazio lanak

 Eskoriatza Eguaztenean, hilak 8, hasiko dira Dorleta auzuneko urbanizazio lanak. Zerbitzu sarea (ura, argindarra eta ur zikina) eta telekomunikazioena berrituko dituzte eta baita zoladura berria jarri ere.

Iaz jaiotako umeen izenak jarriko dizkiete zuhaitzei

 Eskoriatza Egubakoitzean, hilaren 3a, Zuhaitzaren nazioarteko eguna dela-eta, ekimen berezia egingo dute. 2005ean jaiotako 42 eskoriatzarren izena jarriko diote zuhaitz kopuru berari.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Baserriko ogia
Bokatak eta pintxoak
Tratamendu onkologioetarako ile protesiak
Apainketak
Prentsa eta aldizkariak
Psikoneuroinmunologia