Literatura, aitona-amonen bizipenak ezagutzeko

Iñigo Barrena Kortabarria 2024ko api. 20a, 10:21

Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu ekimeneko saridunek, euren aitona-amonei buruz idatzitako biografiak irakurri zituzten, atzo, Zaldibar antzokian, aitona-amonak aurrean zituztela. Egitasmo honekin, literatura baliatzen duteb belaunaldien arteko transmisioa indartzeko. Honez gain, Beheko Errota musika eskolako ikasleek ere emanaldi txiki bat egin zuten saioaren hasieran

Aitona-amonen eta euren iloben arteko transmisioa sustatzeko ekimena da urtero Eskoriatzan egiten duten 'Ezagutuz ulertu eta ulertuz maitatu'. Atzo Zaldibar antzokian aurtengo hiru saridunak, euren aitona-amonak aurrean zituztela, eurei buruz idatzitako biografiak irakurri zituzten.

Guztira 58 lan aurkeztu dituzte aurten , eta, atzo, Nikole Intxausti, Amama Pilar lanarekin; Josu Lekuona, Amama Arantxa-rekin; eta Sara Bouchakourt, Nire aitona Mohamed lanarekin izan ziren oholtza gainera igo zirenak, eta, kutsu hunkigarria izan zuen emanaldia izan zen. Biografiak irakurri ostean, aitona-amona bakoitzari lore bat ere oparitu zioten.

Emanaldiaren hasieran berriz, Beheko Errota musika eskolako ikasleek Lagun bat badut izeneko musika emanaldia egin zuten, hiru abesti kantatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak