Goiena Komunikazio Taldeak igaro berri den urtean ikusienak izan diren lehen hamabost albiste ikusienak bildu ditu zerrenda batean. Hemen dituzue ordenan jasota.
1. albistea
Pertsona bat atxilotu du Guardia Zibilak Arrasaten, drogen aurkako operazio batean

07:00ak baino lehen agertu zen Guardia Zibila Erguin kalearen eta Larrea plazaren inguruan, eta 10:30ak aldera atera zuten atxilotua etxetik. Haren arabera, Trinitarios izeneko taldearen aurkako operazio bat izan zen, Arabako Guardia Zibilaren Komandantziak eta Madrilgo Informazio Unitate Zentralak gauzatutakoa. Drogen trafikoa ez ezik, iruzurra egitea ere leporatu zioten atxilotuari.
2. albistea
Mendizaleen omenezko Udalatxeko gurutzea kendu dute

Beheko gurutze barik eta olerki batekin esnatu zen urriaren 12an Udalatx. Oinarria eta gurutzearen zutoin nagusia utzi zituzten han, eta olerkiak, tartean, honako hau zioen: "Gurutze Santua da. Zen. Horrek dakarren guztiarekin. Hartzen duen pisuarekin". Hain zuzen ere, Jan Da Lo mendizale taldearen ekimena izan zen 1971. urtean gurutze hori jartzea, hildako mendizaleen omenez.
3. albistea
25 urteko gizonezko batek lan istripua izan du Fagor Ederlanen

25 urteko langile batek lan istripua izan zuen Eskoriatzako Fagor Ederlan lantokiaren kanpoaldean, kamioi bateko karga bat gainera erori ondoren. Orixol Garraioak (TKV taldea) enpresakoa zen behargina, eta, azkenean, LAB sindikatuak jakinarazi zuenez, apirilaren 9an hil zen, "istripuak eragindako zauri larrien ondorioz".
4. albistea

Debagoiendarrek 528 argazki bidali zituzten Goiena Komunikazio Taldeak antolatutako 19. Udako Argazkien Lehiaketara, eta ikusienen artean izan ziren oñatiarrenak: 45 argazki biltzen ditu, hain zuzen ere, Oñatiko galeriak, hala nola herritarrak oporretan izandako lekuetakoak, Euskal Herriko txokoenak eta familiako kideenak.
5. albistea
Desagertutako bergararrarena da Deba ibaian agertu den gorpua

56 urteko gizonezko bergarar baten gorpua agertu zen otsailaren 29an Deba ibaian, Osintxutik Soraluzera arteko tartean, zuhaitz batzuen adar batzuetan trabatuta. Hara gerturatu ziren ertzainak eta suhiltzaileak, eta uretako erreskate taldekoek gorpua babestu zuten ur korronteek eraman ez zezaten. Azkenean, jakinarazi zuten otsailaren 19tik desagertuta zegoen bergarar batena zela gorpua.
6. albistea
Txirrindulari bat hil da Aramaiotik Arrasaterako errepidean

Txirrindulari bat hil zen A-2620 errepidean, Aramaiotik Arrasaterako noranzkoan, otsailaren 4an. Larrialdi zerbitzuak hara gerturatu ziren, eta txirrindularia suspertzen saiatu ziren arren, ezin izan zuten ezer egin, han hil baitzen. Ertzaintzak ordu hartan esandakoaren arabera, heriotza "naturala" zela zirudien, forentseak baieztatu beharko zuen arren.
7. albistea

74 urterekin hil zen Jesus Irizar Txutxin oñatiarra. Oñatz Dantza Taldearen erreferente nagusienetako bat izan zen, irakasle lanetan urte luzez jardundakoa, eta azken urteetan jardun horretatik apur bat aldenduta bazegoen ere, dantza taldeari lotuta jarraitzen zuen. Corpusetako Kofradiako kide ere bazen. Haren heriotzak samin handia eragin zuen oñatiarren artean.
8. albistea
Aurkezle eta bakarrizketari oñatiar baten erasoak salatu dituzte hainbat neska gaztek

Hainbat neska gaztek euskal komunikabide ezberdinetan ezaguna zen mutil gazte bat "erasotzailea" dela salatu zuten, "eraso fisiko, sexual, psikologiko eta berbalak" jasan dituztela. Zehaztu zuten oñatiarra dela, eta umore arlotik bakarrizketa eta show ezberdinak gidatu dituela, "programa propio bat lortu arte". Salaketa argitara atera berritan, EITBk bertan behera utzi zuen bere edukietako baten ekoizpena eta emisioa, eta ekoiztetxearekin egongo zela gaineratu: Hiru Damatxo da ekoiztetxe hori, eta "zilegitasun osoa" aitortu zien salaketei.
9. albistea
Irudimenak ez du mugarik izan Aretxabaletan

Urtero bezala, Txino dantzaren soinuek iragarri zuten azkenean iritsi zela horrenbeste esperotako Aratuste jaietako desfileari hasiera emateko momentua Aretxabaletan. Ordurako, herritarrek prest zituzten mozorroak: Espainiako Leonor printzesa, armadarekin; Leonardo da Vinci margolaria; Erdi Aroko errege-erreginak; Turkiatik herritarrei ilea jartzeko asmoz etorritako profesionalak...
10. albistea
Feria bai, baina "ekoizle talde baten" eskutik

Bergarako Udaleko langileen batzarrak lanuzteak egin zituen bere eskakizunak aintzat har zitzatela eskatzeko, eta San Martin jaietako azoka "bertan behera" uzteko erabakia hartu zuen, horrenbestez, Udal Gobernuak. Hala ere, ekoizle talde baten eskutik iritsi zen erantzuna: ekoizle batzuek azokarekin aurrera egiteko erabakia hartu zuten, eta feria, azkenean, egin zen.
11. albistea
Maritxu Kajoi 2024: arratsaldeko 'photocall'-a
12. albistea

13. albistea

14. albistea

15. albistea
