Ezbeharra 12:15ak inguruan gertatu da eta, lekukoaren arabera, 15 bat minutura agertu da anbulantzia. Txirrindularia suspertzen saiatu badira ere ezin izan dute ezer egin. Trafikoan eragina izan du gertatutakoak, eta errepidea itxi behar izan dute tarte batez; errepidea zabalik dago berriro ere.