Oñatiarra jaiotzez, euskaltzalea eta kulturgilea izan zen Xabier Ugarte. Musikarekiko lotura estua zuen, horren adibide da gitarra-jotzaile trebea zela. Kantu zaharrak errekuperatzen lan handia egin zuen, eta, azken urteetako lan aipagarrienen artean da Aita Madinaren piezak errekuperatzen aritu zela.
Goienarekin ere harreman estua izan zuen eta eskuzabalik hartu izan gaitu beti. Emandako laguntzarekin eta izandako prestutasunarekin, esker onez gogoratuko da Goiena Komunikazio Taldean.
2017. urtean Julen Iriondok 'Ikustenda' telebista saioan egindako erreportajea ikus daiteke hemen.
Xabier Ugarteren heriotzaren harira, hainbatek gogora ekarri dute oñatiarra.
Musikaren bueltako langile nekaezina. Pasioz bizi izan dauena kitarraren kordaren soinu bakoitza.
— Iñaki Olalde (@inaki_olalde) January 20, 2024
Aita Madinaren obra sailkaketan eta katalogaitten zenbat lan!
Plazer bat bizitza hontako etapa batzuk tarteka zurekin partekaketia.
Eskerrik asko Xabier, faltan botako zaittugu! pic.twitter.com/B9vUdocHSI
Izugarri zor dio Xabier Ugarteri Oñatiko herriak. Bere kulturak, bere musikak, Aita Madinaren memoriak (izugarria bere artxiboarekin egin duen lana), laterandarren historiak…Argazkikoak adibide batzuk besterik ez dira. Beti gure bihotzetan, Xabier. Eskerrik asko. #Oñati pic.twitter.com/ZhBsLG721p
— IñakiGaldosIrazabal (@inakigaldosira) January 20, 2024