Irakurleak, bertan, zera aurkituko du: albiste azpimarragarrien errepasoa, hilez hil; aurten nabarmendu diren debagoiendarrak; Goienaren hainbat kolaboratzailek 2024ak gizartea, ekonomia, kirola eta kultura alorretan eman duenaren gainean idatzitako analisi laburrak, edota eskualdeko herri guztietako herritarrek kontatutako Pozak eta penak jasotzen dituen orriak.
Aldizkari berezia gaur banatuko da etxerik etxe.
Paperean irakur daiteke, baina baita GOIENA.EUS-en ere.
Bestetik, Goiena aldizkariaren 2025eko lehen zenbakia urtarrilaren 10ean argitaratuko da.