Guardia Zibilak ohar batean jakinarazi duenez, drogen aurkako operazio batean atxilotu dute arrasatearra. Arabako Guardia Zibilaren Komandantziak eta Madrilgo Informazio Unitate Zentralak gauzatutako operazio bat izan da, Gasteizko laugarren Instrukzioko Epaitegiak koordinatua, eta eginbideak sekretuak dira. Halere, guardia zibilek ohartarazi dutenez, Trinitarios izeneko taldearen aurkako operazio bat izan da, eta drogen trafikoa eta iruzurra egitea leporatzen diete.
Arrasaten ez ezik, atxiloketak egin dituzte Agurainen (Araba) eta Gasteizen ere. Bost miaketa egin dituzte guztira, eta zortzi pertsona atxilotu dituzte.
