Desagertutako bergararrarena da Deba ibaian agertu den gorpua

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko ots. 29a, 15:32

Osintxutik Soraluzera arteko tartean, zuhaitz batzuen adar batzuetan trabatuta agertu da gorpua eguerdi partean; herritar batek eman du abisua. Ertzaintzak baieztatu du otsailaren 19tik desagertuta zegoen 56 urteko bergararrarena dela.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, eguerdi aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek; hain zuzen ere, 56 urteko bergararra aurkitzeko operatiboa martxan jarri berri. Hara gerturatu dira suhiltzaileak eta ertzainak, eta uretako erreskateko suhiltzaileek gorpua babestu dute ur korronteek eraman ez zezaten. Epailea iristean atera dute gorpua uretatik.

Donostiako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute gorpua autopsia egitera eta Ertzaintzak aditzera eman du iluntzean desagertutako bergararrarena dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak