Bergarar bat desagertuta dago otsailaren 19a ezkero

Mirari Altube Arrese 2024ko otsailaren 29a

Desagertuta dagoen Moises Etxaniz Beaskoetxea. (Argazkia: Ertzaintza)

Ertzaintzak aditzera eman du 56 urteko Moises Etxaniz Beaskoetxea bergararra desagertuta dagoela otsailaren 19tik eta haren bila dihardutela. Desagertu zen egunean beroki marroia eta kapela zeramatzan.

Haren ezaugarriak honako hauek dira: 180 zm-ko garaiera, 80 kilo, begi marroiak eta ilea zuritzen hasita.

Haren inolako berririk izanez gero Ertzaintzarekin kontaktuan jartzeko eskatu dute.

Moises Etxaniz ostalaritzako profesionala da; Bergarako eta Eibarko hainbat tabernatan aritutakoa da eta gaur egun Soraluzeko batzokiko taberna eta jatetxearen kudeatzailea da, iazko maiatzetik hain justu ere.