Olatz Lezeta ez da EH Bilduko alkategai izango hurrengo udal hauteskundeetan

Mireia Bikuña Madrid aza 12, 17:39 Antzuola

Lezetak berak iragarri du sare sozialen bidez ez dela maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko. "Pozik eta harro nago azken lau urte hauetan egindako ibilbideaz. Etapa hau amaitu arren, modu batean edo bestean, nire aletxoa jartzen jarraituko dut", adierazi du.