EH Bilduren Mahai Politikoak Gari Iturbe proposatu du Aretxabaletako alkategai izateko

Mirari Altube Arrese

Gari Iturbe Etxebarria.

Aretxabaletako EH Bilduren Mahai Politikoak Gari Iturbe Etxebarria (Aretxabaleta, 1979) proposatu du 2027ko maiatzeko hauteskundeetan alkategai izateko. Eta Iturbek baiezkoa eman dio erronkari, "jarraitzeko gogoz" dagoela adierazita.

"Aretxabaletako mahai politikoak, hurrengo udal hauteskundeetan alkategai izateko egin didan proposamenari baiezkoa eman diot", adierazi du Iturbek. Azken urteetako esperientziak eta ikaskuntzak bultzatu dutela baietza ematera gaineratu du: "Gogotsu nago udaletik nire ekarpena egiten jarraitzeko. Ikasitakotik eta hobetzeko dudanetik, elkarlanean eta elkar hartuta, pausoak ematen jarraitzeko gogoz nago".

Era berean, bidelagun izandakoak izan ditu gogoan: "Urte hauetan bidelagun izan zaretenon gertutasuna eta zaintza beharrezkoak izan ditut momentu pertsonal zein profesionalei aurre egiteko. Aurrerantzean  ere gertu nahi zaituztet".

Lanbidez, irakaslea

Iturbek 2023an hartu zuen alkate kargua, EH Bilduk hauteskundeak irabazi ostean. Aurretik, irakasle lanetan jardun du Aretxabaleta Lanbide Eskolan; delineazio industrialeko goi mailako zikloa ikasi zuen lehenengo, eta ondoren, mekanizazio arloko ingeniaritza teknikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak