Iraia Gabilondo Aramendi proposatu du EH Bilduk Antzuolako alkategai izateko

Hasier Larrea

Atzo, asteazkena, egindako herri batzarrean eman zuen jakitera Antzuolako EH Bilduk nor aurkeztuko duen 2027ko udal hauteskundeetako alkategai gisa. 

Iraia Gabilondo Aramendiren alde egin du koalizioak. 41 urteko antzuolarra Helburu akademiaren sortzaile, irakasle eta zuzendaria da, eta "ekintzaile" bezala definitzen du bere burua: "Sekula ez dut politikan jardun, beti herrigintzan.  Gogotsu eta irribarrez hartzen dut alkategai izateko aukera hau, herria egiteko ezinbestekoa iruditzen zaidalako alaitasuna, umorea eta ilusioa. Niretzat ohore handia da, eta errespetuz, erantzukizunez eta konpromisoz hartuko dut ardura hau", esan du. 

Notizia Olatz Lezeta alkateak maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko ez dela iragarri eta astebetera etorri da. 

Atzoko herri batzarreko partaideak. Erdian, Inma Beristain, Iraia Gabilondo eta Olatz Lezeta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak