Izaro Elorza ez da EH Bilduko alkategaia izango hurrengo udal hauteskundeetan

Oihana Elorza Gorostiza

Izaro Elorza Arregi herriko plazan, udaletxea atzean duela.

Elorzak berak iragarri du sare sozialen bidez, hurrengo udal hauteskundeetarako EH Bilduk alkategai berria izango duela. Eskerrak eman dizkie bi agintaldi hauetan bidelagun izan dituenei eta herritar guztiei.

Bi agintaldi egin ditu Izaro Elorza Arregik –hau da bigarrena– Oñatiko alkate moduan eta hurrengo udal hauteskundeetan ez dela alkategai aurkeztuko iragarri du. Adierazi du EH Bilduren komunitatean badagoela jendea "lanerako eta konpromisoak hartzeko prest". Hau, baina, ez dela agurra gehitu du Elorzak. Esan du ekainera arte hasierako ilusio eta konpromiso berarekin jarraituko duela lanean.

Iragarpenarekin batera, eskerrak ere eman dizkie Elorzak "bidelagun" izan dituen denei: "azken urteetan Udal Gobernua osatu duzuen lagunoi, nire alboan uneoro egon zareten etxekoei, EH Bilduko komunitateari, Udala osatzen duzuenoi, hamarnaka proiektuetan parte hartu duzuenoi eta, oro har, herritar denoi". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak