Herri batzarra egingo du EH Bilduk zapatuan Eltzian

Oihana Elorza Gorostiza

Eltzia, kanpotik.

Batzarra irekia da eta egungo Oñati aztertu eta eta hurrengo urteetako erronka nagusiak identifikatuko dituzte, besteak beste. Eltzian izango da batzarra, zapatu goizean.

Oñatiko EH Bilduk herri batzar irekia egingo du zapatuan Eltzian: "Berriro ere gure komunitatea elkartu eta elkarlanean jarri nahi dugu, ilusioz eta konpromisoz, erabakigarria den ikasturte honetan gure proiektuari bulkada berri bat emateko". Hala, "Oñatin ematen diren aldaketez hausnartu, eta hurrengo urteetan izango ditugun erronka nagusiak identifikatu" gura dituzte batzar horretan. Aurreratu dute sorpresaren bat ere egongo dela tartean. Batzarra 09:15ean hasiko da, Eltzia taberna ondoko sarreratik sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak