Gorka Artolak iragarri du ez dela 2027ko udal hauteskundeetan Bergarako alkategai izango

Koldo Zubia Salas

Gorka Artola, artxiboko irudi batean. 

Bergarako alkate Gorka Artolak bere sare sozialetan argitaratutako bideo baten bidez iragarri du ez duela 2027ko udal hauteskundeetan bere burua aurkeztuko. 2015ean zinegotzi bezala hasi zen eta azken bi legealdietan izan da Bergarako Udaleko buru.

Urte hauetan Bergara bezalako "herri bizi bateko" ordezkari izatea, "ohorea" izan dela dio bideoan: "Gure herrian lan egitea ez da kargu kontua, konpromiso kontua da. Ziklo honi amaiera ematea erabaki badut ere, konpromiso hori berresteko bideak aurkituko ditut aurrerantzean".  

Halaber, maiatzera arte Udal taldeak "gogoz eta indarrez" jarraituko duela esan du; baita maiatzetik aurrera, proiektuak aurrera jarraitzeko baldintzak dituela. Herritarrei ere eskerrak die urte hauetan erakutsitako konfiantzagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak