2019 urt 07 Bergara
Bergara Kirol Elkarteko saskibaloi sailaren Gabonetako klasiko bat den hiruko txapelketa abenduaren 27an jokatu zen. 120 jokalari batu zituen txapelketak, benjamin, alebin eta infantil mailetan. "Arrakastatsua izan da. Festa giroak une ederrak utzi zituen eta partaide guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu. Babesleei ere eskerrak eman gura dizkiegu", adierazi du BKEko Marian Melladok.