Uretan txipli-txapla jolasean

Mirari Altube Arrese 2018ko abenduaren 28a

Jolaserako egun aproposak dira Gabon egunak, eta igerilekuan izanez gero askoz hobeto. Ibarra kiroldegian puzgarriak jarri dizkiete igerilekuan azken urteotan lez, eta han jardun dute 40 bat neska-mutikok txipli-txapla, salto eta jolas.

Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, ere zabalik izango dituzte igerilekuko ateak eta puzgarriak gertu jolasean jarrai dezaten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak