Hain justu ere omenaldia izan da eguneko lehen ekitaldi nagusia. Donostiarra jaiotzez, baina bergararra adopzioz, ekainean hil zen Jesus Jauregi gogoan izan dute San Antonion. Kirola, kultura eta gastronomia arloetan erreferente izandakoaren semeari Santi Arrietak egindako zeramika, eta lore sorta eman diote. Aurreskua eta Alai Talderaen emanaldia ere ez dira falta izan.
Ostean, 11:30ean, San Antonio ermitako kanpaiaren doinuarekin, azokak hartu du protagonismoa. Ogia, erroskillak, txokolatea, txerrikiak, gaztak, pateak... Horiek guztiak egon dira salgai eliza aurreko postuetan. Taberna ere badago, eta baita, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa. Zortzi elkartek diharduten nor baino nor gehiago, zapoa patatekin prestatzen.
Ostean, prestatuko platerekin, bazkaria egingo dute. Gabonetako postal lehiaketako sari banaketa, umeendako zezentxoak eta poneyak, eta erosleen arteko zozketa ere egingo dituzte.