Ume batzuk gogotsu. Beste batzuk, beldurti. Batzuk, taldeka, eta beste batzuk gurasoekin, eskutik helduta. Askotariko sentimenduak erakutsi dizkiote Bizarzuriri, Bergarako udaletxean egin dien harreran. Guztiek jaso dituzte goxokiak gustura. Beldurtuta hurbildu direnak ere, goxokiak eskutan, argazkia egin dute postariarekin. Gurasoren bat edo beste ere hurbildu da gutuna entregatzera, seme-alabaren partez.