Neska-mutikoen Gabonetako pilota txapelketak baditu finalistak

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 27a, 15:07

Hamar neska-mutiko lehiatu dira udal pilotalekuan, gaur. Errege Egunean jokatuko dituzte finalak. Lau norgehiagoka izango dira, eta 11:00etan hasita. Sari banaketa finalak jokatu ostean izango da.

Kiroltasun handiz jokatu dituzte Gabonetako pilota txapelketako norgehiagokak. Hamalau neska-mutiko zeuden izena emanda, baina lauk kale egin dute eta hamar izan dira kantxan. Zazpi esku pilotan aritu dira, gaztetxoenak eta hiru palarekin.

Udalak antolatu du txapelketa eta Etor Garatek egin ditu epaile lanak Mikel Elkoro zinegotziaren laguntzarekin.

Txapelketako finalak Errege Egunean, urtarrilaren 6an, jokatuko dituzte 11:00etan hasita. Amaitutakoan egingo dute sari banaketa frontoian.

Finalak

  • Amets Agirre - Beñat Egidazu
  • Haitz Erostarbe - Aratz Untzetabarrenetxea
  • Unax Agirre - Urtzi Sarasua
  • Itsaso Askasibar - Unai Fraile

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak